Gure helburua Euskal Herri mailako haurrek behar dituzten arta segipen eta berreziketa beharrei erantzutea da.
Guretzat ezinbestekoa da kostaldeko nahiz barnekaldeko eremuak aintzat hartzea.

Haurrek artak etxetik hurbil eskuratzea bermatu nahi genuke, beraien ingurunean, familiarengandik urrundu eta eskola uzteko beharrik gabe.

Bi mailatan egiten da :
Haurraren mailan : arta proposamenaren erdigunean da. Bere iritzia aintzat hartzen da eta artaren ekintzaile bilakatzen.
Lurralde mailan : proiektuaren eraikuntzaren bihotzean da. Proiektua lurraldeak sortzen du eta lurraldearentzat da.

Bi norabidetakoa da: haurren artaren eta bizi ibilbidearen araberakoa.
Bi kasuetan, artak Euskal Herrian kokatzeak gaur egun gertatzen diren hausturak ekiditea bermatuko du, haurrak beraien ingurunean mantenduz.