2025ko ekainaren 18a: Iparraldearen orena:

4’16″tik – 7″50″ra

2025ko ekainaren 14a: Eztabaida aberasgarriak gure mahai inguruan:

2025ko ekainaren 13a: Euskal irratiek aipatzen dute gure proiektua:

https://gureirratia.eus/berriak/4419-haurrentzat_mediku_artak_birgaitzea_eta_errehabilitatzea_proposatuko_luken_zentro_bat_sortu_nahi_dute

2025ko ekainaren 8a: Kuskuk mahai inguru bat antolatzen du

Kusku elkarteak mahai inguru bat antolatzen du haurren birgaitze eta errehabilitatzearen inguruan. Ekainaren 14an izanen da, Biltxokon (augustins karrika, 9, Baionan), goizeko 9tatik 11etara.

Parte hartzaileak:

Ekainaren 1a : Partaide berria: Haizeren bidean

Nora POULAINek sortutako elkartea da. Hastapenean bere semearen laguntzeko, Haize. Geroztik, beste hainbat familia laguntzen ditu eta Snoezellen mugikor proiektu bat eramaiten du ere.

2025ko maiatzaren 23a : Partaide berria : APF FRANCE HANDICAP

Desgaitasun egoeran dauden pertsonak, haien familiak eta pertsona baliodunak biltzen ditu elkarteak. Elkartea aitzindaria izan zen desgaitasunaren alorrean, eta 1933an sortu zuten poliomielitisa zuten 4 gaztek, haientzat ezer aurreikusi eta egokitu gabeko gizarte baten aurrean. Bazterkeria horrek suminduta, eta desgaitasun-egoeran dauden pertsonen isolamendua hautsi nahirik, irtenbide eta zerbitzu propioak sortu dituzte, desgaitasunak dituzten pertsonak gauza bera egitera bultzatuz

2025ko martxoaren 3a: Partaide berria: INTEGRAZIO BATZORDEA

1999ko udan sortua, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuko ikastoletan eskolaratuak diren ahalmen urriko haurren buraso eta adiskideen elkartea da.Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioko kidea da, Seaska.

Ikastola guziak bertan ordezkatuak dira, denek aldea barneratu nahi duen ikastola izateko helburua partekatuz

2024ko abenduaren 18a: Partaide berri bat : HAUR ERI

HAUR ERI irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta, beraz, ez du irabaziak lortzeko helbururik. Bere emaileen eskuzabaltasunari esker finantzatzen da.

Baionako Euskal Kostaldeko Ospitale Zentroan ospitaleratuta dauden haurren bizitza erraztu eta alaitzea da HAUR ERI elkartearen helburua. Horretarako, irakaskuntza-materiala edo jostailuak finantzatzen  dira zerbitzuan, baina, horrez gain, jarduerak eta animazioak antolatzen dira, edo pediatria-zerbitzurako dekorazioak erosten dira.

2024ko azaroaren 15a : Partaide berria : HANDI RESSOURCES 64:

Handi-Ressources 64 taldeak dohainik laguntzen ditu 0 eta 17 urte bitarteko haurrak dituzten familiak eta profesionalak, Pirineo Atlantiko departamenduan inklusioa bermatzeko.

Familia eta egituren arteko lotura gisa agertzeko asmoz mobilizatzen da taldea.

2024ko urriaren 30a: Partaide berri bat: ELGARREKIN

Partekatze eta irekitze balioetan oinarritzen da Elgarrekin Animazio Zentroa. Elkartea sortu zenetik, haur, gazte baliodun edo ezgaitasun egoeran dagoen bakoitzari eta familia bakoitzari ateak irekitzeko hautua egin du, bereizketarik egin gabe. Ia 30 urte daramatza pertsona guztien parte hartzea ahalbidetzen duten jarduerak proposatzen: eskulanak, artistikoak, kiroletakoak, kulturalak, sukaldaritzakoak

2024ko urriaren 16a : Partaide berri bat : HEGOAK MENDIAN

Hegoak Mendian irabazi-asmorik gabeko kirol-elkartea da, 1901 Legeak arautua, eta aukera ematen die desgaitasun-egoeran dauden pertsonei kirol-ekitaldietan eta lasterketa ofizialetan joeletez parte hartzeko.