Frantzian haurren arta eta berregokitze egoitzak (frantsesez « SMR », lehengo « SSR ») ehun inguru dira.
SMR zentro horiek haurren errehabilitazioa bermatzen dute, baita pazienteen heziketa terapeutikoa ere.
Gaur egun Euskal Herri mailan ez da haurren arta eta berregokitze egoitzarik.
Egoitzarik hurbilenak Paue edo Montfort en Chalossen kokatzen dira, baita Bordele edo Tolosan ere.
Ipar-Euskal Herrian berregokitze zentrorik ez izateak zailtasunak sortzen ditu haurren zaintzean.
Oraingo egoera zertan den osatzen lagundu nahi bagaituzue, ondoko galdetegiak osatzen ahal dituzue :
- familiei zuzendutako galdetegia : https://forms.gle/fA9pw2BmBo4aYfSu8
- profesionalei zuzendutako galdetegia : https://forms.gle/GHnYhLS1MPSQ7BK17